Ongi etorri Aktiba IT-ra

  • Demokraziaren ulerkeran sakontzen

    Martxoaren 27an, asteazkenez, Arantzazun elkartu gara AKTIBA-ITko zenbait kide. Besteren artean, badugu eskuartean proiektu bat euskal herritarrok demokraziaren kontzepzioak nola ulertzen ditugun aztertzen gabiltzana. Duela kasik urtebete, 2023ko apirilaren 23an, aurkeztu genituen hastapeneko galdetegiaren emaitzak (hemen informazio gehiago). Ordutik, ikerketa kuantitatiboa oinarri hartuta, atal kualitatiboan ibili gara lanean buru-belarri. Guztira, […]

    Gehiago irakurri: Demokraziaren ulerkeran sakontzen
  • ,

    Literatura, bakardadea… eta txakolina

    Joseba Sarrionandiak Iñigo Astizi atzoko Berrian: “literatura ez da testu bat sortzea estilo batekoa, da mezu bat sortzea komunitate batentzat […] eta hori zelan ematen den eta zelan jasotzen den da inportantea.” Ideia horri jarraituz, ez dago literaturarik balizko irakurleen komunitatea ez badu sortzen edota zaintzen. Testua beharrezkoa da, noski, baita […]

    Gehiago irakurri: Literatura, bakardadea… eta txakolina
  • Belén Altunaren liburu berriaren aurkezpena

    Ostegunean, otsailak 15, Belén Altunaren liburu berriaren aurkezpena izan genuen gure fakultateko filosofia mintegi irekian. En la Piel del Otro. Ética, empatía e imaginación moral izena duen Altunaren liburu berriak, Plaza y Valdes argitaletxean argitaratua, oro har enpatiaz dihardu. Zehazki, enpatia azaltzeko izan diren tradizioak jorratuko dira, hots, psikologia moralak […]

    Gehiago irakurri: Belén Altunaren liburu berriaren aurkezpena
  • ,

    Systemic mahai-jokoaren 1. saioa

    Aurreko ostegunean, otsailak 8, Systemic mahai-jokoaren lehendabiziko partida jokatu genuen. Systemic jokoa erabaki politikoak hartzeaz arduratzen diren erakundeen simulazioan datza. Hau da, legegile, teknikari eta biztanleen azalean jartzeko rol-jokoa da. Honi esker, gaur egungo sistema administratiboen funtzionamendua ulertzeko aukera dugu, eta era berean, ikuspegi zabala eskaintzen duenez, sistema-politikoaren erroan dauden […]

    Gehiago irakurri: Systemic mahai-jokoaren 1. saioa
  • ,

    Gogoetarako ibilaldia Arantzazun

    Aurreko larunbatean, urriak 7an, gogoetara bultzatzen duen ibilaldia burutu genuen Biziraun elkarteko kideekin. Lehendabizi, Juan Miguel Dorronsoro frantziskotarraren eskutik Arantzazuko basilika bisitatu genuen. Ondoren, Gandiagaren pasadizoak eta olerkiak kontakizun, 25 lagunek ingurunea ezagutzeko pasiera eman genuen. Bitoriano Gandiaga bera da Arantzazuko izpiritualtasuna eta indarra hobekien ezagutu zituen pertsonetako bat. Hala […]

    Gehiago irakurri: Gogoetarako ibilaldia Arantzazun
  • ,

    Filosofia Mintegi Irekian

    Datorren asteko ostegunean, urriaren 5ean, izango dugu filosofia mintegi irekiko kurtso honetako lehenengo saioa. Antonio Casado (EHU) izango dugu hizlari, eta bere hitzaldiak “Made in Gipuzkoa: Lankidetzazko Gobernantzarako Ikuspegi Partekatua Eraikiz” izango du izenburutzat (behean aurki dezakezue laburpen txiki bat). Saioa euskaraz izango da, eta eguerdiko ordubatean bilduko gara. Oraingo […]

    Gehiago irakurri: Filosofia Mintegi Irekian
  • , ,

    Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte

    Bitoriano Gandiagak 1974an argitaratu zuen “Hiru gizon bakarka” eta efemeridea une egokia izango da euskal kulturan funtsezkoa den baina Arantzazutik kanpo oso ezaguna ez den e(ra)gile baten lana berreskuratzeko.Hori dela eta, taldekide batzuk prototipo malgua eta elebiduna (eu|es, eu|en) sortzen ari gara. Bi helburu ditugu: Gandiaga eta bere ingurunea (Arantzazuko […]

    Gehiago irakurri: Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte
  • 2022-2023 ikasturteari agur

    Urteroko legez, irakasleon eta ikertzaileon ikasturtea bukatu da. Modu onean bukatu ere, Aktiba-IT taldeko partaideok elkar ikusi dugu aurtengo nondik norakoak elkarrekin partekatzeko. Diziplina arteko ikertaldea gara: juristaren bat, antropologoak, ekonomialariak, psikologoak, hezkuntza-zientzietakoak eta, nola ez, filosofo sorta zabala. Ikasketez eta ezagutzez gain, badira kudeaketan murgildutako kideak. Ikertaldea, beraz, alor […]

    Gehiago irakurri: 2022-2023 ikasturteari agur
  • ,

    “Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian” artikulu bilduma argitaratu dute

    Jakin, UPV/EHU eta Elkano Fundazioaren arteko elkarlanak bere fruituak eman ditu, eta jadanik eskuragarri dago Ur-Jauzia kolekzioaren hirugarren alea: Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian. XVI. mendea: Elkanoren ingurune kulturala. Jakin Fundazioko idazkaria den Xabier Eizagirrerekin batera, artikulu bilduma berri honen argitaratzaileetako bat da AKTIBA-ITko kide Ekai Txapartegi. Horrez gain, bilduma honetan […]

    Gehiago irakurri: “Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian” artikulu bilduma argitaratu dute