Proiektuak

Ikerketa paperak idaztea baino gehiago dela uste dugu: pertsonak formatu eta erakundeak eraldatzen ditugu. Hainbat kongresu, udako ikastaro eta bilera zientifiko antolatzeaz gain, UPV/EHUn katedra bat (pentsamendu garaikidea) eta berezko bi titulazio (zientzia kultura eta kirolaren kudeaketa) sortu ditugu. Gure indar nagusia taldearen izaera plurala eta diziplinartekoa da; izan ere, unibertsitatearen eta gizartearen arteko interakzio-esperientzien ondoren, partaidetzako prozesuak eta esperientziak errazten dizkigu, konfiantza eta lankidetzazko harremanak sortuz gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eragileekin.

  • ,

    Systemic mahai-jokoaren 1. saioa

    Aurreko ostegunean, otsailak 8, Systemic mahai-jokoaren lehendabiziko partida jokatu genuen. Systemic jokoa erabaki politikoak hartzeaz arduratzen diren erakundeen simulazioan datza. Hau da, legegile, teknikari eta biztanleen azalean jartzeko rol-jokoa da. Honi esker, gaur egungo sistema administratiboen funtzionamendua ulertzeko aukera dugu, eta era berean, ikuspegi zabala eskaintzen duenez, sistema-politikoaren erroan dauden […]

    Gehiago irakurri: Systemic mahai-jokoaren 1. saioa
  • ,

    Filosofia Mintegi Irekian

    Datorren asteko ostegunean, urriaren 5ean, izango dugu filosofia mintegi irekiko kurtso honetako lehenengo saioa. Antonio Casado (EHU) izango dugu hizlari, eta bere hitzaldiak “Made in Gipuzkoa: Lankidetzazko Gobernantzarako Ikuspegi Partekatua Eraikiz” izango du izenburutzat (behean aurki dezakezue laburpen txiki bat). Saioa euskaraz izango da, eta eguerdiko ordubatean bilduko gara. Oraingo […]

    Gehiago irakurri: Filosofia Mintegi Irekian
  • , ,

    Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte

    Bitoriano Gandiagak 1974an argitaratu zuen “Hiru gizon bakarka” eta efemeridea une egokia izango da euskal kulturan funtsezkoa den baina Arantzazutik kanpo oso ezaguna ez den e(ra)gile baten lana berreskuratzeko.Hori dela eta, taldekide batzuk prototipo malgua eta elebiduna (eu|es, eu|en) sortzen ari gara. Bi helburu ditugu: Gandiaga eta bere ingurunea (Arantzazuko […]

    Gehiago irakurri: Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte