Proiektuak eta formakuntza

Ikerketa paperak idaztea baino gehiago dela uste dugu. Hainbat kongresu, udako ikastaro eta bilera zientifiko antolatzeaz gain, UPV/EHUn katedra bat (pentsamendu garaikidea) eta berezko bi titulazio (aurretiazko eta lankidetzazko gobernantza eta kirolaren kudeaketa) sortu ditugu. Formakuntzarako gaitasuna bideratzen da Filosofiako Master ofizialaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioak Doktorego Programaren bidez. Gure indar nagusia taldearen izaera plurala eta diziplinartekoa da; izan ere, unibertsitatearen eta gizartearen arteko interakzio-esperientzien ondoren, partaidetzako prozesuak eta esperientziak errazten dizkigu, konfiantza eta lankidetzazko harremanak sortuz gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eragileekin.

Ikerketa-lerroak

Zaintzaren eta erantzukizunaren etika (ANTONIO CASADO DA ROCHA)

Ildo honek ekintza kolektiboaren, elkarren mendekotasunaren eta elkarrekiko aitortzaren oinarri moral eta politikoak aztertzen ditu. Bertan, bertute zibikoen, enpatiaren eta deliberazio zein erantzunkidetasun praktikaren eginkizuna aztertzen da, demokrazia jasangarri baterako beharrezko baldintza gisa (Eizagirre, Larrea eta Tapia, 2023; Torres, 2020). Taldeak, halaber, erakunde publikoek, gizarte mugimenduek eta gobernantza kolaboratiboaren forma berriek planteatzen dituzten erronka etikoak aztertzen ditu (Casado et al., 2025).

Filosofia politikoa, etika eta Zuzenbidearen filosofia (FERNANDO TAPIA ALBERDI)

Ildo honek irudimenaren dimentsio politikoa ikertzen du, balio kolektiboen konfigurazioan eta etikaren, kulturaren eta ekintzaren arteko artikulazioan. Hausnarketa filosofikoaren eta gizarte berrikuntzako metodologien arteko elkarrizketatik abiatuta, haren potentziala aztertzen du komunitate-ehuna berroneratzeko, parte-hartze demokratikoa indartzeko eta eskubide kulturalak zabaltzeko (Eizagirre, Larrea eta Tapia, 2023; Arrona, Castro eta Tapia, 2025).

Filosofia morala, estetika eta arteen teoria (BELEN ALTUNA LIZASO)

Filosofia moraletik eta arteen teoriatik abiatuta, ildo honek esperientzia artistikoak formazio moral eta herritarrean duen papera aztertzen du. AKTIBAk ikertzen du nola praktika kulturalak, literatura, antzerkia, musika edo zinema, ikaskuntza etikorako eta judizio kritikoa, enpatia eta sormena garatzeko espazio bihur daitezkeen (Altuna, 2022). Oinarri teoriko honetatik abiatuta, testuinguru eskolarrean, unibertsitarioan eta komunitarioan esperientzia pedagogikoak ikertu eta diseinatzen dira, hausnarketa etikoa hezkuntza eraldatzailearen forma bizietan gauzatzeko.

Elebitasuna eta filosofia praktiko garaikidea (ELIZABETH PEREZ IZAGUIRRE)

Ildo honek hezkuntzari eta berrikuntza teknologikoari lotutako dilema etikoak aztertzen ditu, arreta berezia jarriz hizkuntza politiketan eta kultur aniztasunaren babesean. PYRENLANG mugaz gaindiko proiektuaren bidez, taldeak hizkuntza gutxituen politikak alderatu ditu Pirinioetako espazioan (Arrieta et al., 2024). Gaur egun, ildo honen garapenak adimen artifizialaren erabilera aztertzen du eleaniztasunean eta kulturarteko bizikidetzan. Taldeak, halaber, ikaskuntza kontzeptua lantzen du testuinguru akademiko zein informaletan, metodo etnografikoaren bidez.

Filosofia praktiko klasikoa (JONATHAN LAVILLA DE LERA)

Ildo hau Antzinako Greziako etika eta politikan oinarritzen da; adiskidetasunari, bertuteari edo bizitza onari buruzko azterketek gainerako arloak aberasten dituen oinarri teorikoa eskaintzen dute. Greziako, Italiako eta Latinoamerikako unibertsitateekin egindako lankidetzek ildo honen nazioarteko proiekzioa bermatzen dute, eta filosofia klasikoa gaur egungo erronka etikoak pentsatzeko iturri bizitzat kokatzen laguntzen dute (Lavilla eta Aguirre, 2021).

  • Gipuzkoa 2030

    Gi2030 ikerketa-ekintza bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak inspiratua eta bultzatua, non UPV/EHUk, Gipuzkoako herritar eta gizarte eragileekin batera, 2030erako lurraldearen erronken ikuspegi partekatu bat sortzen duen. Prozesuaren emaitza gisa, ikuspegi partekatu horren dokumentu bat izango dugu. Gidoi bat izango da, prozesuan zehar sortzen diren galderen, erantzunen eta azken proposamenen trazabilitatearekin. Gi2030 prozesu […]

    Gehiago irakurri: Gipuzkoa 2030