Ikerketa paperak idaztea baino gehiago dela uste dugu. Hainbat kongresu, udako ikastaro eta bilera zientifiko antolatzeaz gain, UPV/EHUn katedra bat (pentsamendu garaikidea) eta berezko bi titulazio (zientzia kultura eta kirolaren kudeaketa) sortu ditugu. Formakuntzarako gaitasuna bideratzen da Filosofiako Master ofizialaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioak Doktorego Programaren bidez. Gure indar nagusia taldearen izaera plurala eta diziplinartekoa da; izan ere, unibertsitatearen eta gizartearen arteko interakzio-esperientzien ondoren, partaidetzako prozesuak eta esperientziak errazten dizkigu, konfiantza eta lankidetzazko harremanak sortuz gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eragileekin.
Indarrean dauden ikerketa-proiektuak
Gipuzkoa irudikatuz 2030 – Komunitate biziak
Lankidetzazko gobernantza aurreratua Gipuzkoako ezagutza-sisteman
Aporia in Plato’s Lysis
-

Filosofia Mintegi Irekian
Gehiago irakurri: Filosofia Mintegi IrekianDatorren asteko ostegunean, urriaren 5ean, izango dugu filosofia mintegi irekiko kurtso honetako lehenengo saioa. Antonio Casado (EHU) izango dugu hizlari, eta bere hitzaldiak “Made in Gipuzkoa: Lankidetzazko Gobernantzarako Ikuspegi Partekatua Eraikiz” izango du izenburutzat (behean aurki dezakezue laburpen txiki bat). Saioa euskaraz izango da, eta eguerdiko ordubatean bilduko gara. Oraingo […]
-

Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte
Gehiago irakurri: Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urteBitoriano Gandiagak 1974an argitaratu zuen “Hiru gizon bakarka” eta efemeridea une egokia izango da euskal kulturan funtsezkoa den baina Arantzazutik kanpo oso ezaguna ez den e(ra)gile baten lana berreskuratzeko.Hori dela eta, taldekide batzuk prototipo malgua eta elebiduna (eu|es, eu|en) sortzen ari gara. Bi helburu ditugu: Gandiaga eta bere ingurunea (Arantzazuko […]
-

ETICOP-IT
Gehiago irakurri: ETICOP-ITPraktika komunitate (community of practice, CoP) bat giza talde bat da, zeina egiten den zerbaiten zale amorratua baitan eta taldekideen arteko ohizko elkarreraginak baliatzen dituen gero eta hobeto egiten ikasteko. CoPei buruzko ikerketen xedea ezagutzaren transferentzia informala agerraraztea da, taldearen baitan partekatutako esperientzien bitartez sortutako ezagutza nola sortzen den adieraziz. […]

