Taldea 2018an sortu zen IAS-Researchen adar gisa, eta euskal unibertsitate-sisteman onartua dago (ikertalde egonkorren deialdia, IT1762-22). Gure helburua da ikerketa eta hezkuntza prozesu eraldatzaileak aktibatzea, hainbat diziplinatako praktika-komunitateen bidez. Nola eragiten duten prozesu horiek pertsonen, taldeen eta erakundeen balioak eskuratzean, garatzean eta eraldatzean? Gure elementu bereizgarria berrikuntzari aplikatutako etika da. Praktika egokiak identifikatu, aktibatu eta ebaluatzen ditugu metodologia anitzen bidez: besteak beste, azterketa historiko-kontzeptuala edota ikerketa-ekintza, baita lankidetzazko gobernantzarako eta deliberazio demokratikorako jokuak eta tresnak diseinatzea ere.
Harremanetan jartzeko: elizabeth.perez@ehu.eus
Hainbat datu:
| Ikertzaile iraunkorren kopurua: | 12 |
| Kontratatutako ikertzaileen kopurua: | 1 |
| Doktoratu ondoko ikertzaileen kopurua: | 2 |
| Doktoratu aurreko ikertzaileen kopurua: | 5 |
| Zuzendutako doktorego-tesien kopurua: | 12 |
| Nazioarteko aipamena duten doktorego-tesien kopurua: | 1 |
| Finantzatutako estatu-proiektuen kopurua: | 2 |
| Finantzatutako proiektu autonomiko edo foralen kopurua: | 14 |
Ikertzaile nagusia

Elizabeth Perez Izaguirre
Irakasle agregatua. Ikasten laguntzen dion horretan interesatua, bereziki etnografiaren bidez. Hezkuntzaren antropologoa bestetasunean, ezberdintasunetan eta berdintasunetan fijatzen da.
Lan-arloak:
- Hezkuntzaren antropologia
- Eleaniztasuna eta ideologia linguistikoak
- Artearen bidezko ikasketaren antropologia
- Prozesu parte-hartzaileak hezkuntza eremuetan
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea
- 4. lerroa: Eleaniztasuna eta filosofia praktiko garaikidea. Arduraduna
Ikertzaile iraunkorrak

Antonio Casado da Rocha
Ikertzaile iraunkorra. Gure komunitateak abegikorragoak eta erresilienteagoak izateko beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutza eta harremanak lantzea maite du. ORCID
Lan-arloak:
- Etika aplikatua
- Humanitate ekologikoak
- Gizarte berrikuntza eta esperimentazio demokratikoa
- Lankidetzazko gobernantzarako teknologiak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Arduraduna
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea

Ion Arrieta Valero
Irakasle atxikia. Eskolak ematea maite du, eta bereziki kezkatzen du gure erabakien eta gure ekintza indibidual zein kolektiboen artean askotan gertatzen den distortsioak.
Lan-arloak:
- Ordezkaritza, deliberazio eta erabaki demokratikoak
- Autonomia, akrasia, erabakiak hartzea
- Herritarren parte-hartzea eta adimen kolektiboa
- Bioetika eta etika aplikatuak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.
- 4. lerroa: Eleaniztasuna eta filosofia praktiko garaikidea. Laguntzailea

Omar Garcia Zabaleta
Irakasle atxikia. Gozatu egiten du klaseak ematen. Pertsonen eta testuinguruen arteko harremanak ikertzea interesatzen zaio; funtsezkoa iruditzen baitzaio harreman hori ulertzea gizartean eragina duten aldaketak sustatu ahal izateko.
Lan-arloak:
- Identitatea eta harremanen-autonomia
- Etika aplikatua
- Psikologia soziala
- Hezkuntza-arloko harreman-prozesuak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.
- 4. lerroa: Eleaniztasuna eta filosofia praktiko garaikidea. Laguntzailea

Fernando Tapia Alberdi
Irakasle agregatua. Funtzionatzen duen gobernantzak jakin-mina eragiten dio, hots: joko-arau argiek, erantzukizun publikoak eta benetako politikei aplikatutako kultura etikoak. Horregatik, ikerketa eta praktika uztartzen ditu gobernantza oneko esparruetan, eta Eusko Jaurlaritzaren Etika Publikoaren Batzordean parte hartzen du, hausnarketa lurreratu ahal izateko.
Lan-arloak:
- Lankidetzazko gobernantza
- Praktika komunitateak
- Klinika juridikoak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Arduraduna

Belen Altuna Lizaso
Irakasle agregatua. Etikaren misterio guztiekin liluratua. Gai teoriko eta funtsezkoenetatik praktiko eta aplikatuenetara.
Lan-arloak:
- Etikaren historia eta teoria
- Psikologia morala, enpatia eta garapena
- Filosofia soziala eta politikoa
- Irudimen morala
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Arduraduna

Mikel Torres Aldave
Irakasle atxikia. Filosofiako eskolak ematea maite du, ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzen saiatuz. Ikertzaile gisa, Etika eta Filosofia Politikoa interesatzen zaizkio bereziki, baita eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gai praktiko guztietan dituen inplikazioak ere.
Lan-arloak:
- Animalia etika
- Bioetika
- Sexu robotak
- Gaitasunen ikuspegia
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea
- 4. lerroa: Eleaniztasuna eta filosofia praktiko garaikidea. Laguntzailea

Jonathan Lavilla de Lera
Irakasle agregatua. Filosofia irakastean, garrantzia ematen dio Filosofia gure errealitateko arazoen aurrean irtenbideak proposatzen dituen lanabes gisa aurkezteari. Filosofiako eta filologia klasikoko ikasketak uztartuz, antzinako Greziako filosofia du ikerketa gai nagusitzat, bereziki arazo etiko-politikoei eta epistemologikoei dagokienean.
Lan arloak:
- Antzinako greziar filosofia
- Tragedia atikoa
- Bizitza ona eta zoriontasun ereduak
- Akrasia eta intelektualismo morala
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 5. lerroa: Filosofia praktiko klasikoa. Arduraduna

Ekai Txapartegi Zumeta
Irakasle agregatua. Gero eta kezkatuago dago etorkizunarekin. Adinagatik ote da, edo algoritmo gaiztoengatik? Dagoeneko hilda ote gauden erabakitzen saiatzen ari da.
Lan-arloak:
- Zientziaren filosofia
- Zientzia eta politika
- Mendebaldeko filosofiaren historia (XV., XVI. eta XVII. mendeak)
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.

Maider Zilbeti Perez
Bitarteko irakaslea eta ikerlari kontratatua. Metodologia eta epistemologia feministen aplikazioa kohesio soziala bilatzen duten prozesuetan nola aplikatzen den aztertzea du gustoko.
Lan-arloak:
- Metodologia eta epistemologia feministak
- Arte ekoizpen feministak
- Gizarte berrikuntza feminista
- Emakume indigena mexikarren mugimendu antolatua eta beraien aldarrikapenak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 1. lerroa: Zaintzaren eta erantzukizunaren etika. Laguntzailea
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta zuzenbidearena. Laguntzailea.

Marta García Rodríguez
Irakasle laguntzaile doktorea. Pentsamendua eta sentsibilitatea uztartzea ahalbidetzen dioten jardueretan topatuko duzue, sorkuntzaren eta ideien historiaren artean.
La-arloak:
- Estetika
- Metafilosofia
- Berrikuntza kultura-sektorean
- Euskal haur eta gazte abesbatzen erronkak
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea.
- 4. lerroa: Eleaniztasuna eta filosofia praktiko garaikidea. Laguntzailea

Javier Aguirre
Irakasle osoa (Full Professor). Antzinatasun grekoari buruz ikertzen eta idazten du; Rock in Opposition-en zale amorratua da.
Lan-arloak:
- Platon
- Aristotele
- Antzinako filosofia
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 5. lerroa: Filosofia praktiko klasikoa. Laguntzailea.
Ikertzaile kontratatuak

Elene Cid Elizburu
Ikertzaile kontratatua. Zerbitzuen diseinatzaile estrategikoa eta ekipoen prozesuen bideratzailea, pertsonak erdigunean jartzeko interes handiarekin, ikerketa diseinu-prozesuan, pertsonen portaera eta ongizatearekin batera.
Lan arloak:
- Berrikuntza soziala
- Zerbitzu eta erakundeen diseinua
- Diseinuaren ikerketa
Doktoratu ondoko ikertzaileak

Alfredo Sánchez Santiago
Doktoratu ondoko ikertzailea. Bere lana gizarte filosofiaren, pentsamendu politikoaren historiaren eta egungo filosofiaren korronteen esparruan kokatzen da. Ez-fikziozko literatura eta zinema dokumentala ikertzen ditu, ikuspegi estetiko eta politikotik. Lan arloak:
- Parte hartze politikoa eta errepertorio demokratiko berriak.
- Lana, prekaritatea eta sufrimendu soziala.
- Soziala eta haren irudikapenak, intelektualak, politikoak eta artistikoak.
- Arte dokumentalak eta sentikorraren politikak.
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 2. lerroa: Filosofia politikoa, etika eta Zuzenbidearen filosofia. Kolaboratzailea.
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea.

Borja Niño Arnaiz
Doktoratu ondoko ikertzailea. Gai etiko eta politikoetan interesatua, batez ere migrazio, multikulturalismo eta justizia gaietan.
Lan-arloak:
- Filosofia morala eta politikoa
- Migrazioen etika
- Teoria demokratikoa
Doktoratu aurreko ikertzaileak

Eñaut Goñi Etxeberria
Doktoregai ikertzailea. Interesik handienak gai politiko-zientifikoetan ditu eta bere doktorego tesian klima aldaketaren komunikazioa eta esparru politikoan, ekonomikoan eta sozialean horrek dituen inplikazio teoriko eta praktikoak ikertzen ari da.
Lan-arloak:
- Zientzia eta politika
- Klima aldaketa
- Zientziaren komunikazioa

Elias Sánchez Ordorika
Doktoregai ikertzailea. Filosofiaren Historia, Literatura eta Zientziaren zale amorratua. Alboratutako teoria korapilatsuei heltzen die, gaur egungo Estetika, Ontologia eta Fisikan duten erabilgarritasuna ustiatzeko.
Lan-arloak:
- Filosofia modernoa
- Idealismo alemaniarra eta Estetika modernoa
- Noumenologia eta Irrazionalismoa
- Ontologia eta Eszeptizismoa

Imanol Galarraga Castaño
Doktoregai ikertzailea. Pentsamendu frantses postestrukturalistan dago interesatua, nahiz eta, orokorrean, filosofiaren historia maite duen. Egunean Spinoza eta Félix Guattari ditu bidelagun, eta, haien eskutik, arazo etiko-politiko garaikideak lantzen ditu.
Lan-arloak:
- Filosofia garaikidea
- Filosofiaren historia
- Arazo etiko-politikoak
- Filosofiaren historia
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 5. lerroa: Filosofia praktiko klasikoa. Laguntzailea.

Eli Zaldua Barquín
Doktoregai ikertzailea. Batez ere etikaren arloan dago interesatua, eta horren baitan, literaturaren eta hausnarketa etikoaren arteko lotura lantzen dabil. Bere tesi proiektuak literaturak irakurleengan duen eragina aztertzea du helburu, eta horrela, auzi soziopolitikoei aurre egiteko bide berriak bilatzea sustatu nahi du.
Lan arloak:
- Etika eta filosofia morala
- Auzi etiko eta soziopolitikoak
- Literatura, enpatia, eta hausnarketa etikoa
Parte hartzen duen taldearen ikerketa-ildoak:
- 3. lerroa: Filosofia morala, estetika eta arteen teoria. Laguntzailea.

Laida Arbizu
Doktoregai ikertzailea. Zientziaren filosofiaren eta epistemologia sozialaren esparruan mugitzen da, ikuspegi kritiko eta feministatik. Bere doktorego tesian zientziaren negazionismoa kontzeptualki zehaztea, haren arrazoi epistemiko eta sozialak aztertzea, eta hari aurre egiteko estrategia eta praktika egokiak garatzea du helburu.
Lan-arloak:
- Zientziaren pertzepzio publikoa
- Konfiantza eta mesfidantza epistemikoa
- Aditutza eta autoritate zientifikoa
- Epistemologia feminista
EHUko kanpoko laguntzaileak
- María Begoña Vigo (Universidad de Zaragoza)
- Marie-Anne Châteaureynaud (Université de Bordeaux)
- Sarah Lynne Bowman (Uppsala University)

