Gogoetarako ibilaldia Arantzazun

Aurreko larunbatean, urriak 7an, gogoetara bultzatzen duen ibilaldia burutu genuen Biziraun elkarteko kideekin. Lehendabizi, Juan Miguel Dorronsoro frantziskotarraren eskutik Arantzazuko basilika bisitatu genuen. Ondoren, Gandiagaren pasadizoak eta olerkiak kontakizun, 25 lagunek ingurunea ezagutzeko pasiera eman genuen.

Bitoriano Gandiaga bera da Arantzazuko izpiritualtasuna eta indarra hobekien ezagutu zituen pertsonetako bat. Hala esan zuen elkarrizketa batean:

“hori umetan ikusia da. Nik umetan pentsatu nuen zerbait bazala Arantzazun eta zerbait bazaukala Arantzazuk. Hori ikusi nuen eta sentitu egiten nuen baina ez nekien esaten, eta ez nekien adierazten hori.”

Bitoriano Gandiaga

Hemen duzu teknikaren fitxa, baina ezagutzeko, esperimentatzea da onena. Idatz iezaguzu info@gi2030.eus helbidera eta hurrengo ibilaldiaren berri emango dizugu, edota tokian-tokian antolatzeko bideak bilatuko ditugu.