“Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian” artikulu bilduma argitaratu dute

Jakin, UPV/EHU eta Elkano Fundazioaren arteko elkarlanak bere fruituak eman ditu, eta jadanik eskuragarri dago Ur-Jauzia kolekzioaren hirugarren alea: Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian. XVI. mendea: Elkanoren ingurune kulturala. Jakin Fundazioko idazkaria den Xabier Eizagirrerekin batera, artikulu bilduma berri honen argitaratzaileetako bat da AKTIBA-ITko kide Ekai Txapartegi. Horrez gain, bilduma honetan gure kide Unai Bayonek ere hartu du parte, eskuragarri dauden 18 artikuluetatik bat berak idatzi baitu, eta beste bat Ekai Txapartegik.

Liburua eskuragarri dago Euskal Herriko liburutegietan eta Jakin-en web-orrian.

Moderniaren Hastapenak Euskal Herrian bildumaren azala.