Belén Altunaren liburu berriaren aurkezpena

Ostegunean, otsailak 15, Belén Altunaren liburu berriaren aurkezpena izan genuen gure fakultateko filosofia mintegi irekian. En la Piel del Otro. Ética, empatía e imaginación moral izena duen Altunaren liburu berriak, Plaza y Valdes argitaletxean argitaratua, oro har enpatiaz dihardu. Zehazki, enpatia azaltzeko izan diren tradizioak jorratuko dira, hots, psikologia moralak eta razionalismoak enpatiari buruz esan dituztenak bilduko dira.

Gainera, enpatiaz aritzerakoan  ikuspuntu kognitiboaren lehenestea, azalpen sentimentalistetatik urruntzen dena, bereziki interesgarria da. Era berean, esperientzia enpatikorako irudimena ezinbestekoa dela azpimarratuko da: irudimenak besteekin onak izatea ahalbidetzen du, bai gertukoekin, eta baita urruti dauden horiekin ere irismen luzeko irudimenari esker. Argi dugu arrakasta izugarria izango duela! Zorionak, Belén!

Altuna, B. 2023. En la piel del otro. Ética, empatía e imaginación moral. Plaza y Valdés.