Luken Carbayeda

Luken Carbayeda

Demokraziaren ulerkeran sakontzen

Martxoaren 27an, asteazkenez, Arantzazun elkartu gara AKTIBA-ITko zenbait kide. Besteren artean, badugu eskuartean proiektu bat euskal herritarrok demokraziaren kontzepzioak nola ulertzen ditugun aztertzen gabiltzana. Duela kasik urtebete, 2023ko apirilaren 23an, aurkeztu genituen hastapeneko galdetegiaren emaitzak (hemen informazio gehiago). Ordutik, ikerketa…

Gogoetarako ibilaldia Arantzazun

Aurreko larunbatean, urriak 7an, gogoetara bultzatzen duen ibilaldia burutu genuen Biziraun elkarteko kideekin. Lehendabizi, Juan Miguel Dorronsoro frantziskotarraren eskutik Arantzazuko basilika bisitatu genuen. Ondoren, Gandiagaren pasadizoak eta olerkiak kontakizun, 25 lagunek ingurunea ezagutzeko pasiera eman genuen. Bitoriano Gandiaga bera da…

2022-2023 ikasturteari agur

Urteroko legez, irakasleon eta ikertzaileon ikasturtea bukatu da. Modu onean bukatu ere, Aktiba-IT taldeko partaideok elkar ikusi dugu aurtengo nondik norakoak elkarrekin partekatzeko. Diziplina arteko ikertaldea gara: juristaren bat, antropologoak, ekonomialariak, psikologoak, hezkuntza-zientzietakoak eta, nola ez, filosofo sorta zabala. Ikasketez…

Demokraziari buruzko ulermenak gurean

Zer ulertzen dugu euskaldunok demokrazia kontzeptuarekin? Ze ikuspuntu dauzkagu? Galdera horiei erantzun nahian prestatu zuten galdetegia Arantzazulabeko Ikerketa Topagunean. Bertan, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta UPV/EHUko kideak lankidetzan dihardute. Kasu honetan, Aktiba IT da UPV/EHUtik proiektuan txertatutako ikertaldea. Apirilaren 19an…

Tolosako Herritarren Batzarra: ebaluazio txostena

Badator deliberazio olatua. 2022.urtea mugarria izan da herritarren deliberazioan, Gipuzkoan bi deliberazio-prozesu jarri baitira martxan. Bat lurralde mailakoa izan da, bestea, berriz, Tolosakoa: Tolosako Herritarren Batzarra. Antonio Casado da Rocha, Lucía Perez Prat, Luken Carbayeda Urruzola eta Alba Garmendia Castaños…

Gure kabia

Aktiba IT askotariko jakintza-arloetako ikertzaileek osatutako ikerketa-taldea da. 2017. urtean UPV/EHUn sortua, eta Eusko Jaurlaritzak aitortuta dago. Orduz geroztik elkarlanean dihardugu irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak. Ikertaldearen egoitza Carlos Santamaria Zentroko ikerketa-taldeen solairuan kokatua dago. Egoitza, edo taldearen kabia. Erreparatu logotipoa,…