Gure kabia

Aktiba IT askotariko jakintza-arloetako ikertzaileek osatutako ikerketa-taldea da. 2017. urtean UPV/EHUn sortua, eta Eusko Jaurlaritzak aitortuta dago. Orduz geroztik elkarlanean dihardugu irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak.

Ikertaldearen egoitza Carlos Santamaria Zentroko ikerketa-taldeen solairuan kokatua dago. Egoitza, edo taldearen kabia. Erreparatu logotipoa, habia bat da. Barruan zenbait arrautza ikus daitezke, Gipuzkoako Campuseko zentro anitzetako kideen erakusgarri. Habiak, gehien-gehienetan, zuhaitzean izaten dira, eta gurea ere hala dago kokatuta. Eduardo Chillidak 1981ean Euskal Herriko Unibertsitateko logoa sortu zuen, zuhaitza eta bere fruituak islatzen ditu. Gu ere bertan gaude, zuhaitz adaxketan; iragana, oraina, eta batez ere etorkizuna landu, eman ta zabaldu nahian.