Ikerketa paperak idaztea baino gehiago dela uste dugu: pertsonak formatu eta erakundeak eraldatzen ditugu. Hainbat kongresu, udako ikastaro eta bilera zientifiko antolatzeaz gain, UPV/EHUn katedra bat (pentsamendu garaikidea) eta berezko bi titulazio (zientzia kultura eta kirolaren kudeaketa) sortu ditugu. Formakuntzarako gaitasuna bideratzen da Filosofiako Master ofizialaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioak Doktorego Programaren bidez. Gure indar nagusia taldearen izaera plurala eta diziplinartekoa da; izan ere, unibertsitatearen eta gizartearen arteko interakzio-esperientzien ondoren, partaidetzako prozesuak eta esperientziak errazten dizkigu, konfiantza eta lankidetzazko harremanak sortuz gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eragileekin.
Indarrean dauden ikerketa-proiektuak
Gipuzkoa irudikatuz 2030 – Komunitate biziak
- Mota: Lankidetzazko gobernantza
- Deialdia: Gipuzkoako campusa
- Iraupena: 2024-2025
- Zenbatekoa: 124.080
Lankidetzazko gobernantza aurreratua Gipuzkoako ezagutza-sisteman
- Mota: Lankidetzazko gobernantza
- Deialdia: Gipuzkoako campusa
- Iraupena: 2024-2025
- Zenbatekoa: 134.900
Aporia in Plato’s Lysis
- Mota: Unibertsitatekoa
- Deialdia: Ikertalde berriak
- Iraupena: 2024-2025
- Zenbatekoa: 10.500
-
Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Komunitate biziak
Gehiago irakurri: Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Komunitate biziakNotebook LMri eskatu diogu hitz egin dezala abian jarri berri den Gi2030 ekimenaz, lurraldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak etorkizuneko erronketarako prestatu nahi dituen programa. Adimen Artifizialak sorturiko bi “analistek”, elkarrizketa prospektibo batean, ekimen honen potentziala eta helburuak aztertzen dituzte. “Ez dugu nahi webgune batean itsasten den intsignia soil bat izatea”, azaltzen […]
-
Systemic mahai-jokoaren 1. saioa
Gehiago irakurri: Systemic mahai-jokoaren 1. saioaAurreko ostegunean, otsailak 8, Systemic mahai-jokoaren lehendabiziko partida jokatu genuen. Systemic jokoa erabaki politikoak hartzeaz arduratzen diren erakundeen simulazioan datza. Hau da, legegile, teknikari eta biztanleen azalean jartzeko rol-jokoa da. Honi esker, gaur egungo sistema administratiboen funtzionamendua ulertzeko aukera dugu, eta era berean, ikuspegi zabala eskaintzen duenez, sistema-politikoaren erroan dauden […]
-
Filosofia Mintegi Irekian
Gehiago irakurri: Filosofia Mintegi IrekianDatorren asteko ostegunean, urriaren 5ean, izango dugu filosofia mintegi irekiko kurtso honetako lehenengo saioa. Antonio Casado (EHU) izango dugu hizlari, eta bere hitzaldiak “Made in Gipuzkoa: Lankidetzazko Gobernantzarako Ikuspegi Partekatua Eraikiz” izango du izenburutzat (behean aurki dezakezue laburpen txiki bat). Saioa euskaraz izango da, eta eguerdiko ordubatean bilduko gara. Oraingo […]