Baliabideak

Gure hipotesi orokorra da egon badaudela baliabideak eta gaitasunak trantsizio global hirukoitzari heltzeko (teknologikoa eta digitala; energetikoa eta ekologikoa; soziala eta sanitarioa). Baina gaitasun horiek aktibatu egin behar dira baliabideak eta pertsonak modu esanguratsuan, solidarioan eta iraunkorrean konektatzen dituzten sareen eta harremanen bidez. Oraingo erronkek balio horiei buruzko ikerketa behar dute: zentzu pertsonala, elkartasun soziala eta iraunkortasun ekologikoa. Horretarako, balioetara (filosofikoak, etikoak, juridikoak, politikoak, hezkuntzakoak eta kulturalak edo estetikoak) bideratutako gizarte-berrikuntzaren hainbat alderdiri buruzko MALak, doktore-tesiak eta ikerketa-proiektuak, zerbitzurako ikaskuntzarekin eta komunitate-partaidetzarekin konbinatzen ditugu. Horrela, gure ikerketaren emaitzak lankidetzarako baliabide bilakatzen dira.

  • ,

    Helsinkiko Unibertsitateko DIMISO Ikerketa taldeko bisita AKTIBAri 2026/03/18-20

    NORDVAL proiektuaren markoan, AKTIBA-ITak Helsinkiko Unibertsitateko ikertzaileen bisita jaso du: Tuuli From (proiektuaren ikertzaile nagusia), Fritjof Sahlström eta Malin Lindholm. AKTIBA-IT proiektuko erakunde kolbaoratzailea da, eta Elizabeth Pérez Zientzia Aholkulari Batzordearen kidea da. NORDVAL proiektuak Finlandiako lehen eskola elebidunaren kasua aztertzen du; bertan, bi hizkuntza nazionalak irakasten dira: finlandiera (hizkuntza […]

    Gehiago irakurri: Helsinkiko Unibertsitateko DIMISO Ikerketa taldeko bisita AKTIBAri 2026/03/18-20
  • , ,

    Hiru(h)ari: pluribertsitatea, kultura eta komunitatea

    AKTIBA, Emaús eta Tabakalera arteko lankidetzatik sortutako txostena Zer gertatzen da unibertsitatea, kultura eta hirugarren sektorea elkarrekin pentsatzen eta jarduten hasten direnean, aurrez ezarritako hierarkiarik gabe eta elkarrekiko zaintzan oinarrituta? Hiru(h)ari: Pluribertsitatea, kultura eta komunitatea txostenak galdera horri heltzen dio, eta horren inguruan egindako prozesu kolektibo baten esperientzia, ikaskuntzak eta […]

    Gehiago irakurri: Hiru(h)ari: pluribertsitatea, kultura eta komunitatea
  • ,

    Gogoetarako ibilaldia Arantzazun

    Aurreko larunbatean, urriak 7an, gogoetara bultzatzen duen ibilaldia burutu genuen Biziraun elkarteko kideekin. Lehendabizi, Juan Miguel Dorronsoro frantziskotarraren eskutik Arantzazuko basilika bisitatu genuen. Ondoren, Gandiagaren pasadizoak eta olerkiak kontakizun, 25 lagunek ingurunea ezagutzeko pasiera eman genuen. Bitoriano Gandiaga bera da Arantzazuko izpiritualtasuna eta indarra hobekien ezagutu zituen pertsonetako bat. Hala […]

    Gehiago irakurri: Gogoetarako ibilaldia Arantzazun