Baliabideak

Gure hipotesi orokorra da egon badaudela baliabideak eta gaitasunak trantsizio global hirukoitzari heltzeko (teknologikoa eta digitala; energetikoa eta ekologikoa; soziala eta sanitarioa). Baina gaitasun horiek aktibatu egin behar dira baliabideak eta pertsonak modu esanguratsuan, solidarioan eta iraunkorrean konektatzen dituzten sareen eta harremanen bidez. Oraingo erronkek balio horiei buruzko ikerketa behar dute: zentzu pertsonala, elkartasun soziala eta iraunkortasun ekologikoa. Horretarako, balioetara (filosofikoak, etikoak, juridikoak, politikoak, hezkuntzakoak eta kulturalak edo estetikoak) bideratutako gizarte-berrikuntzaren hainbat alderdiri buruzko MALak, doktore-tesiak eta ikerketa-proiektuak, zerbitzurako ikaskuntzarekin eta komunitate-partaidetzarekin konbinatzen ditugu. Horrela, gure ikerketaren emaitzak lankidetzarako baliabide bilakatzen dira.

  • ,

    Gogoetarako ibilaldia Arantzazun

    Aurreko larunbatean, urriak 7an, gogoetara bultzatzen duen ibilaldia burutu genuen Biziraun elkarteko kideekin. Lehendabizi, Juan Miguel Dorronsoro frantziskotarraren eskutik Arantzazuko basilika bisitatu genuen. Ondoren, Gandiagaren pasadizoak eta olerkiak kontakizun, 25 lagunek ingurunea ezagutzeko pasiera eman genuen. Bitoriano Gandiaga bera da Arantzazuko izpiritualtasuna eta indarra hobekien ezagutu zituen pertsonetako bat. Hala […]

    Gehiago irakurri: Gogoetarako ibilaldia Arantzazun
  • , ,

    Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte

    Bitoriano Gandiagak 1974an argitaratu zuen “Hiru gizon bakarka” eta efemeridea une egokia izango da euskal kulturan funtsezkoa den baina Arantzazutik kanpo oso ezaguna ez den e(ra)gile baten lana berreskuratzeko.Hori dela eta, taldekide batzuk prototipo malgua eta elebiduna (eu|es, eu|en) sortzen ari gara. Bi helburu ditugu: Gandiaga eta bere ingurunea (Arantzazuko […]

    Gehiago irakurri: Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte
  • OpenCourseWare: Justizia eta eskubideak 21. mendean

    Filosofiak norbera, gizartea eta gure lekua unibertsoan ulertzeaz dihardu, baina ez da eginkizun teorikoa bakarrik. Praktikoa ere bada, eta elkarbizitzarako zein ekintzarako lagungarria izan beharko luke. Ulertzeaz gain, mundua eraldatzeko ere balio du. Autoikaskuntzara bideratutako OpenCourseWare prestakuntza honen helburua da justizia eta giza eskubideen ulermenean sakontzea, egungo erronkei dagokienez. 7 […]

    Gehiago irakurri: OpenCourseWare: Justizia eta eskubideak 21. mendean