Helsinkiko Unibertsitateko DIMISO Ikerketa taldeko bisita AKTIBAri 2026/03/18-20

NORDVAL proiektuaren markoan, AKTIBA-ITak Helsinkiko Unibertsitateko ikertzaileen bisita jaso du: Tuuli From (proiektuaren ikertzaile nagusia), Fritjof Sahlström eta Malin Lindholm. AKTIBA-IT proiektuko erakunde kolbaoratzailea da, eta Elizabeth Pérez Zientzia Aholkulari Batzordearen kidea da.

NORDVAL proiektuak Finlandiako lehen eskola elebidunaren kasua aztertzen du; bertan, bi hizkuntza nazionalak irakasten dira: finlandiera (hizkuntza nagusia) eta suediera (hizkuntza gutxitua).

Egonaldian zehar, talde ikertzaileak Iparraldeko eskola publiko bat bisitatu zuen, frantsesez eta euskarazko murgiltze ereduak eskaintzen dituena. Halaber, bilera bat egin zuten eskolako zuzendariarekin eta Bordeleko Akademiako Errektoretzako agente batekin. Era berean, proiektuaren baitan hainbat lan-bilera egin ziren, Finlandiako, Iparraldeko eta Hegoaldeko hezkuntza-ingurune eleaniztunen arteko antzekotasunak identifikatzeko helburuarekin.