ETICOP-IT

Praktika komunitate (community of practice, CoP) bat giza talde bat da, zeina egiten den zerbaiten zale amorratua baitan eta taldekideen arteko ohizko elkarreraginak baliatzen dituen gero eta hobeto egiten ikasteko. CoPei buruzko ikerketen xedea ezagutzaren transferentzia informala agerraraztea da, taldearen baitan partekatutako esperientzien bitartez sortutako ezagutza nola sortzen den adieraziz. Baina oraindik ez dago argi CoPak nola funtzionatzen diren. Zertan oinarritzen da ezagutza transferentzia? Ikasketa soziala dela esatean, zer esan nahi dugu? Zeintzuk dira faktore etikoak CoP batek ondo jardun dezan?

ETICOP izenpean Ikerketa Taldea osatu genuen Euskal Herriko Unibertsitatean galdera horiei erantzunak bilatzeko. Besteak beste, monografiko hau argitaratu genuen Dilemata aldizkarian.