-

ARBASO EGUNA – JOLAS GAUA
Gehiago irakurri: ARBASO EGUNA – JOLAS GAUASolarpunk ikuspegitik jolasaren bidezko trantsizio kulturala Proiektu hau Gipuzkoako komunitateen arteko kohesioa eta irudimen kolektiboa lantzeko sortu da, trantsizio ekologiko, sozial eta teknologikoaren inguruko elkarrizketa ludikoak eta esperantzazkoak sustatuz. ARBASO EGUNA ⍜ JOLAS GAUA Gi2030 ikerketa-ekintzaren jarraipena da, eta Kutxa Fundazioaren TRESNA deialdira aurkezten da. Proiektuak bi osagai bereizezin ditu: […]
-

Demokraziarekin “fedea” galtzen?
Gehiago irakurri: Demokraziarekin “fedea” galtzen?Azkenaldian sumatu al duzu demokraziari buruz hitz egiteko modua aldatu dela? Gazteen artean batez ere, baina ez bakarrik haien artean. Badirudi jende askok demokraziaren balioetan sinisten jarraitzen duela, ideal gisa, baina gero eta zalantza gehiago dituela egungo sistemak balio horiek benetan betetzeko duen gaitasunari buruz. Horri deitu diote “ateismo demokratikoa” […]
-

Jane eta Joe hizketan lankidetzazko gobernantzari buruz
Gehiago irakurri: Jane eta Joe hizketan lankidetzazko gobernantzari buruzNotebookLM hizkuntza eredu handiak bi ahots sortu ditu guretzat, blog honetan laguntzen gaituztenak: Jane eta Joe. Funtsean, testuak aztertu eta sintetizatzeko espezializatutako liburutegi erraldoi baten parte direla dakigun arren, gauzak azaltzeko duten moduak haiekiko txera sentiaraztea eragin digu. Oraingo honetan, erronka berezia planteatu diegu: lankidetzazko gobernantzari buruzko funtsezko testu bat […]
-

Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Komunitate biziak
Gehiago irakurri: Gipuzkoa Irudikatuz 2030 Komunitate biziakNotebook LMri eskatu diogu hitz egin dezala abian jarri berri den Gi2030 ekimenaz, lurraldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak etorkizuneko erronketarako prestatu nahi dituen programa. Adimen Artifizialak sorturiko bi “analistek”, elkarrizketa prospektibo batean, ekimen honen potentziala eta helburuak aztertzen dituzte. “Ez dugu nahi webgune batean itsasten den intsignia soil bat izatea”, azaltzen […]
-

Gandiagaren “Hiru gizon bakarka” Arantzazun berriro
Gehiago irakurri: Gandiagaren “Hiru gizon bakarka” Arantzazun berriro2024ko irailaren 3an, Gandiagaren poesiaren oihartzuna Arantzazun entzun zen berriro. Itxaro Borda idazle ezaguna eta Booktegi proiektuko kideak bildu ziren gurekin Hiru gizon bakarka liburuko hainbat testu grabatzeko. Bisitaldi honek argi utzi digu Gandiagaren hitzek duten indarra eta gaurkotasuna. Aurten Bitoriano Gandiagaren Hiru gizon bakarka poema-bildumaren 50. urteurrena ospatzen da. […]
-

Koldobika Jauregi gogoan
Gehiago irakurri: Koldobika Jauregi gogoanKoldobika Jauregi hil zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, eta oraindik ere shock egoeran gaude. Galera handia izan da, artista handia baitzen. Koldobikak jende asko hartu zuen Ur Mara Museoan, eta AKTIBAn zorionekoak izan gara uda batzuk artista komunitate horrekin hainbat liburu, gau eta egun partekatzeko aukera izateagatik.Koldobikaren heriotzak hutsune […]
-

House of Change
Gehiago irakurri: House of ChangeDuela pare bat urte, liburutxo bat argitaratu genuen, U teoria bezalako gizarte-teknologien historia sakona berreskuratzen duena, eta, aldi berean, Thoreauren lanak mundu garaikidean duen eragina ulertzeko gida bat ematen duena. Now you can read an English summary here.
-

Demokraziaren ulerkeran sakontzen
Gehiago irakurri: Demokraziaren ulerkeran sakontzenMartxoaren 27an, asteazkenez, Arantzazun elkartu gara AKTIBA-ITko zenbait kide. Besteren artean, badugu eskuartean proiektu bat euskal herritarrok demokraziaren kontzepzioak nola ulertzen ditugun aztertzen gabiltzana. Duela kasik urtebete, 2023ko apirilaren 23an, aurkeztu genituen hastapeneko galdetegiaren emaitzak (hemen informazio gehiago). Ordutik, ikerketa kuantitatiboa oinarri hartuta, atal kualitatiboan ibili gara lanean buru-belarri. Guztira, […]
-

Literatura, bakardadea… eta txakolina
Gehiago irakurri: Literatura, bakardadea… eta txakolinaJoseba Sarrionandiak Iñigo Astizi atzoko Berrian: “literatura ez da testu bat sortzea estilo batekoa, da mezu bat sortzea komunitate batentzat […] eta hori zelan ematen den eta zelan jasotzen den da inportantea.” Ideia horri jarraituz, ez dago literaturarik balizko irakurleen komunitatea ez badu sortzen edota zaintzen. Testua beharrezkoa da, noski, baita […]
Aktiba IT
Praktikak, ikasketak eta Balioak Ikertzeko Taldea
