Badator deliberazio olatua. 2022.urtea mugarria izan da herritarren deliberazioan, Gipuzkoan bi deliberazio-prozesu jarri baitira martxan. Bat lurralde mailakoa izan da, bestea, berriz, Tolosakoa: Tolosako Herritarren Batzarra. Antonio Casado da Rocha, Lucía Perez Prat, Luken Carbayeda Urruzola eta Alba Garmendia Castaños izan ditugu bertan; hain zuzen, egitasmoa ebaluatzeko ardura izan duelako Aktiba ITk.
Arantzazulabek eta Tolosako Udalak elkarlanean antolatutako egitasmoan, ausaz hautatutako 32 herritarrek hartu zuten parte, eta galdera hau jorratu behar izan zuten: Zer egin dezake Tolosako Udalak lankidetza publiko-komunitarioaren bidetik guztion osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen Tolosa lortzeko? Abiapuntua hori izanik, lehenik gaiari buruz informazioa jaso zuten. Ondoren, taldean deliberatu zuten eta, azkenik, udalari aurkeztu zizkioten elkarrekin adostutako gomendioak.
Deboluzioa egiteko liburuxkan Prometea enpresa bideratzailearen hainbat saioko irudiak eta irudiak zeuden. U-ko testuak euskaraz irakurtzen du: “adimen irekia / bihotz irekia / borondate irekia / presentzia eta adi entzutetik”.
Hemen ikus daiteke ebaluazio-txostena eta Tolosako Herritarren Batzarrari buruzko informazio guztia.
Erreferentziak
- Tolosako Udala (2022). Tolosako Herritarren Batzarra. Informazio Kit-a.
- Tolosako Udala (2023). Tolosako Herritarren Batzarra. 2022-23.