Zer ulertzen dugu euskaldunok demokrazia kontzeptuarekin? Ze ikuspuntu dauzkagu? Galdera horiei erantzun nahian prestatu zuten galdetegia Arantzazulabeko Ikerketa Topagunean. Bertan, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta UPV/EHUko kideak lankidetzan dihardute. Kasu honetan, Aktiba IT da UPV/EHUtik proiektuan txertatutako ikertaldea.
Apirilaren 19an Naiara Goiak, Arantzazulabeko Zuzendari Nagusiak, argitara atera zituen galdetegiak utzitako emaitza nagusiak, Agustin Erkizia Gipuzkoako erretoreordea eta gure ikertaldeko kidea lagun zuela, besteak beste. Hala ere, esan beharra dago, lehen emaitzak baino ez direla, eta datozen hilabeteetan lanketa sakonagoa egingo dela Ikerketa Topaguneko ikertzaileen eskutik.
Lehen ondorioen txostena ikusteko, klik egin hemen.