Martxoaren 27an, asteazkenez, Arantzazun elkartu gara AKTIBA-ITko zenbait kide. Besteren artean, badugu eskuartean proiektu bat euskal herritarrok demokraziaren kontzepzioak nola ulertzen ditugun aztertzen gabiltzana. Duela kasik urtebete, 2023ko apirilaren 23an, aurkeztu genituen hastapeneko galdetegiaren emaitzak (hemen informazio gehiago).
Ordutik, ikerketa kuantitatiboa oinarri hartuta, atal kualitatiboan ibili gara lanean buru-belarri. Guztira, 100 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, izan eztabaida-taldetan, izan elkarrizketa erdi-egituratuetan.
Lortutako informazioa ontzeko garaia iritsi zaigu, gogotsu ekin diogu lanari!