Berriki Aktiba-IT taldeko bi kidek irakaskuntzeentzako ERASMUS+ mugikortasun programan parte hartu dute.
Ion Arrietak Polonian eman ditu eskolak, maiatzak 8 eta maiatzak 12 bitarte. Zehazki, Katowice hiriko Silesiako Unibertsitatearekin aritu da elkarlanean eta Sosnowiec hiriko Humanitas Unibertsitatean (argazkian, Ion Arrieta hainbat ikaslerekin, Sosnowiec-en).
Bere aldetik, Jonathan Lavillak Comenius Unibertsitatean (Eslobakian) egin du mugikortasuna, maiatzak 2 eta maiatzak 4 bitarte. Horren ostean, Pereira-n (Kolonbian) egon da maiatzak 7 eta maiatzak 20 bitarte, Pereirako Unibertsitate Teknologikoak (UTP) eta Unibertsitate Nazional Ireki eta Urrutikoak (UNAD) antolatutako hainbat jardueratan parte hartzen. Bertan, besteak beste “Platonen Gorgias dialogo amaierako mitoaren izaera erretoriko-filosofikoa” hitzaldia eskaini du eta “Giza Zientzien eta idazketaren garrantzia” izeneko foroan parte hartu du.
ERASMUS+ programari eta aipatutako unibertsitateei esker onak eman nahi dizkiegu eskaini diguten babes eta harrerarengatik.