Ongietorri, Elena!

Elena Rielinger Fulbright sariduna da eta 2026–2027 ikasturtean AKTIBA taldearekin lankidetzan arituko da, Elizabeth Pérez Izaguirre Fulbright izendatuaren zuzendaritzapean. Elenak eleaniztasunaren konplexutasunak eta hezkuntzarekin lotutako dilema etikoak aztertuko ditu, bereziki hizkuntza-politiketan eta kulturaniztasunaren babesean arreta jarriz. Bere lanaren izenburua Language Policies and Immigrant Communities in the Basque Country da, eta ikerketak Hegoaldeko eta Iparraldeko hizkuntza-politiken arteko desberdintasunetan jartzen du arreta. Derrigorrezko euskararen irakaskuntzak hiztun autoktonoen eta etorkin-komunitateen arteko harremanetan duen eragina ikertuko du. Horrez gain, euskara hizkuntza koofiziala ez den Euskal Herriko eremuetan euskararen irakaskuntza ezak komunitate migratzaileen laneratze propzesuan duen inpaktua aztertuko du metodo etnografikoak erabiliz, bereziki, ikasleetan, familietan eta irakasleetan fokua jarriz.