Taldea

Taldea 2018an sortu zen IAS-Researchen adar gisa, eta euskal unibertsitate-sisteman onartua dago (ikertalde egonkorren deialdia, IT1762-22). Gure helburua da ikerketa eta hezkuntza prozesu eraldatzaileak aktibatzea, hainbat diziplinatako praktika-komunitateen bidez. Nola eragiten duten prozesu horiek pertsonen, taldeen eta erakundeen balioak eskuratzean, garatzean eta eraldatzean? Gure elementu bereizgarria berrikuntzari aplikatutako etika da. Praktika egokiak identifikatu, aktibatu eta ebaluatzen ditugu metodologia anitzen bidez: besteak beste, azterketa historiko-kontzeptuala edota ikerketa-ekintza, baita lankidetzazko gobernantzarako eta deliberazio demokratikorako jokuak eta tresnak diseinatzea ere. Hainbat datu:

Ikertzaile iraunkorren kopurua:8
Doktoratu ondoko ikertzaile kopurua:0
Doktoratu aurreko ikertzaile kopurua:4
Zuzendutako doktorego-tesien kopurua:9
Nazioarteko aipamena duten doktorego-tesien kopurua:1
Finantzatutako estatu-proiektuen kopurua:1
Finantzatutako proiektu autonomiko edo foralen kopurua:5
Iturria: taldekideak (2024)

Taldean sartu garen hurrenkeraren arabera, honako hauek gara:

Antonio Casado da Rocha

Ikertzaile iraunkorra. Gure komunitateak abegikorragoak eta erresilienteagoak izateko beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutza eta harremanak lantzea maite du. ORCID

  • Etika aplikatua
  • Humanitate ekologikoak
  • Gizarte berrikuntza eta esperimentazio demokratikoa
  • Lankidetzazko gobernantzarako teknologiak

Ion Arrieta Valero

Irakasle atxikia. Eskolak ematea maite du, eta bereziki kezkatzen du gure erabakien eta gure ekintza indibidual zein kolektiboen artean askotan gertatzen den distortsioak. Lan-arloak:

  • Ordezkaritza, deliberazio eta erabaki demokratikoak
  • Autonomia, akrasia, erabakiak hartzea
  • Herritarren parte-hartzea eta adimen kolektiboa
  • Bioetika eta etika aplikatuak

Elizabeth Perez Izaguirre

Irakasle agregatua. Ikasten laguntzen dion horretan interesatua, bereziki etnografiaren bidez. Hezkuntzaren antropologoa bestetasunean, ezberdintasunetan eta berdintasunetan fijatzen da.
Lan-arloak:

  • Hezkuntzaren antropologia
  • Eleaniztasuna eta ideologia linguistikoak
  • Artearen bidezko ikasketaren antropologia
  • Prozesu parte-hartzaileak hezkuntza eremuetan

Omar Garcia Zabaleta

Bitarteko irakaslea. Gozatu egiten du klaseak ematen. Pertsonen eta testuinguruen arteko harremanak ikertzea interesatzen zaio; funtsezkoa iruditzen baitzaio harreman hori ulertzea gizartean eragina duten aldaketak sustatu ahal izateko. Lan-arloak:

  • Identitatea eta harremanen-autonomia
  • Etika aplikatua
  • Psikologia soziala
  • Hezkuntza-arloko harreman-prozesuak

Agustin Erkizia Olaizola

Irakasle titularra. Motibatzen du pertsonen eta erakundeen arteko lotura-mekanismoak ezartzeak komunitate zintzoagoak, abegikorragoak eta lagunkoiagoak sortzeko, banakako zein taldeko asegabetasun-maila handiena sortzen diguten arazoetako batzuei buruz hausnartzeko. Lan-arloak:

  • Ongizate emozionala eta aldaketaren kudeaketa
  • Lankidetzazko gobernantza
  • Kudeaketa publikoaren berrikuntza
  • Aurrekontu eta finantza kontabilitatea

Fernando Tapia Alberdi

Irakasle kolaboratzailea. Unibertsitate-kudeaketa oso gustuko du, gezurra iruditzen bazaizue ere. Lan-arloak:

  • Lankidetzazko gobernantza
  • Praktika komunitateak
  • Klinika juridikoak

Errapel Ibarloza Arrizabalaga

Irakasle titularra. Talde-lanetan parte hartzea maite du ezagutza ekonomiko, ofimatikako eta kudeaketakoak eskeiniz. Lan-arloak:

  • Finantza-ekonomia
  • Kirolaren kudeaketa
  • Finantza- eta aurrekontu-kontabilitatea
  • Berrikuntza eta kudeaketa-teknologia berriak
  • Lankidetzazko gobernantzarako teknologiak

Belen Altuna Lizaso

Irakasle agregatua. Etikaren misterio guztiekin liluratua. Gai teoriko eta funtsezkoenetatik praktiko eta aplikatuenetara. Lan-arloak:

  • Etikaren historia eta teoria
  • Psikologia morala, enpatia eta garapena
  • Filosofia soziala eta politikoa
  • Irudimen morala

Mikel Torres Aldave

Irakasle atxikia. Filosofiako eskolak ematea maite du, ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzen saiatuz. Ikertzaile gisa, Etika eta Filosofia Politikoa interesatzen zaizkio bereziki, baita eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gai praktiko guztietan dituen inplikazioak ere. Lan-arloak:

  • Animalia etika
  • Bioetika
  • Sexu robotak
  • Gaitasunen ikuspegia

Jonathan Lavilla de Lera

Irakasle agregatua. Filosofia irakastean, garrantzia ematen dio Filosofia gure errealitateko arazoen aurrean irtenbideak proposatzen dituen lanabes gisa aurkezteari. Filosofiako eta filologia klasikoko ikasketak uztartuz, antzinako Greziako filosofia du ikerketa gai nagusitzat, bereziki arazo etiko-politikoei eta epistemologikoei dagokienean. Lan arloak:

  • Antzinako greziar filosofia
  • Tragedia atikoa
  • Bizitza ona eta zoriontasun ereduak
  • Akrasia eta intelektualismo morala

Ekai Txapartegi Zumeta

Irakasle agregatua. Gero eta kezkatuago dago etorkizunarekin. Adinagatik ote da, edo algoritmo gaiztoengatik? Dagoeneko hilda ote gauden erabakitzen saiatzen ari da. Lan-arloak:

  • Zientziaren filosofia
  • Zientzia eta politika
  • Mendebaldeko filosofiaren historia (XV., XVI. eta XVII. mendeak)

Unai Bayon Aranburu

Doktoregai ikertzailea. Desberdinkeria soziala eta pobrezia dira bere kezka nagusiak. Hain zuzen ere, bere doktoretza-tesirako pertsonen gaitasun kognitiboen eta pobreziaren erreprodukzioaren arteko harremana ikertzen ari da. Lan-arloak:

  • Justizia soziala
  • Ontologia soziala
  • Epistemologia politikoa
  • Giza-loratzea

Kepa Matxain Iztueta

Doktoregai ikertzailea. Praktika artistikoen eta gizartearen arteko loturetan arakatzea maite du. Kultur kritika eta diskurtso estetikoaren analisia. Lan-arloak:

  • Ahozko literatura (bertsolaritza nagusiki)
  • Kultura popularra
  • Erretorika eta diskurtsoaren analisia
  • Performance ikasketak

Maider Zilbeti Perez

Bitarteko irakaslea eta ikerlari kontratatua. Metodologia eta epistemologia feministen aplikazioa kohesio soziala bilatzen duten prozesuetan nola aplikatzen den aztertzea du gustoko. Lan-arloak:

  • Metodologia eta epistemologia feministak
  • Arte ekoizpen feministak
  • Gizarte berrikuntza feminista
  • Emakume indigena mexikarren mugimendu antolatua eta beraien aldarrikapenak

Luken Carbayeda Urruzola

Ikertzaile kontratatua. Enpresa ikasketak burututa, erakundeen kudeaketa hobetzen eta lankidetzazko gobernantzan sakontzen ibili da. Beste era batera egin daitezkeen gauzak ikertzearen zalea. Lan-arloak:

  • Lankidetzazko gobernantza
  • Gizarte berrikuntza
  • Erakundeen kudeaketa
  • Ekintzailetza

Eñaut Goñi Etxeberria

Doktoregai ikertzailea. Interesik handienak gai politiko-zientifikoetan ditu eta bere doktorego tesian klima aldaketaren komunikazioa eta esparru politikoan, ekonomikoan eta sozialean horrek dituen inplikazio teoriko eta praktikoak ikertzen ari da. Lan-arloak:

  • Zientzia eta politika
  • Klima aldaketa
  • Zientziaren komunikazioa

Elias Sánchez Ordorika

Doktoregai ikertzailea. Filosofiaren Historia, Literatura eta Zientziaren zale amorratua. Alboratutako teoria korapilatsuei heltzen die, gaur egungo Estetika, Ontologia eta Fisikan duten erabilgarritasuna ustiatzeko. Lan-arloak:

  • Filosofia modernoa
  • Idealismo alemaniarra eta Estetika modernoa
  • Noumenologia eta Irrazionalismoa
  • Ontologia eta Eszeptizismoa

Marta García Rodríguez

Irakasle laguntzaile doktorea. Pentsamendua eta sentsibilitatea uztartzea ahalbidetzen dioten jardueretan topatuko duzue, sorkuntzaren eta ideien historiaren artean.

  • Estetika
  • Metafilosofia
  • Berrikuntza kultura-sektorean
  • Euskal haur eta gazte abesbatzen erronkak