Hitz egiteko beste modu bat…
Zientzia, demokrazia eta adituenganako konfiantza
1. edizioa: Donostia, ekainak 7-8, 2024
Antolatzaileak: Ekai Txapartegi & Antonio Casado (UPV/EHU)
Batzorde laguntzailea: Eñaut Goñi, Laida Arbizu, Unai Bayon, Ion Arrieta (UPV/EHU)
Hizkuntzak: Ingelesa. Berehalako itzulpenak euskaratik eta gaztelaniatik.
Lehenengo “Donostia talk” honek bi egunez bilduko ditu adituak, arduradun politikoak eta aholkularitza jardunean dabiltzanak, erabaki demokratikoetan aditu eta aholkularien teoria eta praktikari buruz hitz egiteko. Jendeak adituengan duen konfiantzari buruzko hainbat galdera aztertuko ditugu. Nola ulertu behar dugu politika demokratikoarekiko konfiantzaren, mesfidantzaren eta konfiantza faltaren arteko harremana? Zerk egiten ditu konfiantzazko aditu zein herritarrak? Zergatik hainbeste jende hainbeste gaietan ez da adituen aholkuez fidatzen? Zein ikaskuntza atera ditzakegu COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erabili ziren adituen aholkuetatik? Nola erabili lezio horiek beste krisi batzuetarako prestatzeko, hala nola larrialdi klimatikoarekin lotutakoetarako?
Asmoa da ikasturte bakoitzaren amaieran mintegi honen beste edizio bat egitea parte-hartzaile ezberdinekin. Aurtengo mintegiaren egitura: 1) Adituenganako konfiantzari buruzko ikerketa monografikoak eta enpirikoak; 2) Demokraziaren eta aditutzaren teoriak; 3) Politikan adituek duten lekua eta zeregina hobetzeko etorkizuneko perspektibak. Enfasia jarriko da gizarte demokratiko konplexuetan adituen lekua eta zeregina ulertzeko, eta hausnarketa teorikoak proposamen praktikoekin lotzeko. Eztabaidarako espazio libre eta seguru bat izateko, ekitaldira gonbidapen bidez baino ez da etorriko, eta “Chatham House Araua” jarraituko da, parte-hartzaileek modu pertsonalean hitz egin dezaten, eta beren erakundeenak ez diren iritziak adierazi ahal izan ditzaten.
Gonbidatutako hizlariek, ahal badute, euren hitzaldiaren laburpen bat aurkeztuko dute aste batzuk lehenago banatu ahal izateko. Ondoren, parte-hartzaile guztiek online galdetegi bat jasoko dute (ikusi beherago). Mintegian zehar erantzun anonimoen laburpen bat partekatuko da. Nahikoa denbora emango da hitzaldi bakoitzaren ondoren feedback-a egiteko, parte hartzaile guztiek, banan-banan, galdera, iruzkin, proposamen edo erreakzio laburren erronda bat egingo dute.
Ostirala, ekainak 7 (goizez)
Kasuen azterketa eta ikerketa enpirikoa: COVID-19
9:00-9:15 Parte hartzaile anonimoa (UPV/EHU): Ongietorria
9:15-9:25 Mintegiaren aurkezpena
9:25-9:45 Parte hartzaile anonimoa (ISCIII): TBA
9:45-11:10 Feedback erronda
11:10-11:40 Kafe tartea
11:40-12:00 Parte hartzaile anonimoa (Eusko Jaurlaritza – parte-hartze baldintzatua ekaineko egoera politikoaren arabera): TBA
12:00-13:30 Feedback erronda
14:00-16:00 Bazkaria
Ostirala, ekainak 7 (arratsaldez)
Politika eta adituak
16:00-16:15 Testuinguratzea
16:15-16:30 Parte hartzaile anonimoa (Deliberativa): Galdetegiaren erantzunak
16:30-16:50 Parte hartzaile anonimoa (Deusto University): TBA
16:50-17:45 Feedback erronda
20:00-21:00 Cocktail lasaia
Larunbata, ekainak 8 (goizez)
9:15-9:30 Parte hartzaile anonimoa (DIPC): Ongietorria
9:30-9:45 Ordurarteko laburpena
Larunbata, ekainak 8 (goizez)
Demokrazia teoriak eta aditutza
9:45-10:30 Parte hartzaile anonimoa (CSU Sacramento): Zientzia demokrazian
10:30-11:30 Feedback erronda
11:30-12:00 Kafe tartea
Etorkizuna irudikatzen: ingurumen mehatxu globalak
12:00-12:45 Mahai ingurua: Parte hartzaile anonimoak (BC3)
12:45-14:15 Feedback erronda eta hurrengo mintegiari forma ematea (urteroko mintegia izan dadin)
14:30-16:00 Bazkaria
Erakunde gonbidatuak
- (Mondragon University)
- (Deliberativa)
- (UPV/EHU, Philosophy)
- (Eusko Jaurlaritza)
- (Agirre Lehendakaria Center)
- (UPV/EHU, Economics)
- (UPV/EHU, Psychology and Methodology)
- (Euskampus)
- (Deusto University)
- (Scientific Culture Chair, UPNA)
- (Scientific Culture Chair, UPV/EHU, Jakiunde)
- (UPV/EHU, Sociology)
- (Arantzazulab)
- (DIPC)
- (Ikerbasque)
- (Telesforo Monzon eLab)
Galdetegia
- Labur deskriba ezazu, mesedez, zure adibiderik gustukoena, esperientziarik edo sistema errealik gogokoena, politikagintzak ezagutza nola txertatzen duen.
- Zein abantaila konparatibo ditu beste sistema edo esperientzia erreal batzuekiko? Ba al du hobetzekorik edo desabantailarik?
- Epe laburrera, zein da herritarrek adituengan duten konfiantza areagotzeko faktorerik erabakigarriena? Eta epe luzera?
Mintegi honek Chatham House araua jarraituko du
Mintegi hau Chatham House araupean egingo da. Parte-hartzaileek askatasuna dute jasotako informazioa erabiltzeko, baina ezin izango da jakinarazi ez hizlariaren nortasuna, ez afiliazioa, ez beste edozein parte-hartzaileren izena. Parte-hartzaileen zerrenda ez da ezagutu behar bileran parte hartzen dutenetatik harago.